Errugbi taldearen esker ona Michel Goyenetcheri

Laetitia eta Sandrine 2006ko uztailaren 31

Utzitako argazkiak

Joan den abenduaren 18an Sarako Izarra taldeak jokatu du Kanbon aurka. Emaitzak hauek dira: erreserbak irabazi du 12-10 bainan lehen taldeak galdu egin du 20-6. Partidaren ondotik gonbidatuak izan dira La Nuba edantegira, baliatu dute argazki bat ateratzeko Michel Goyenetche eskertzeko, galtza motzak eta galzerdiak eskaintzea gatik. Urtarrilaren 8an arituko dira St. Martin de Seignanx-en aurka kanpoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun