dugu sortzen ditugun hondakin eta zaborrei behar den bezalako tratamentua ematen ahal izateko. Orain arte kristala zen bereizten ginuen bakarra, bainan urtarrilaren 1etik aitzina erabiltzeko hainbat gisako kontenedoreak jarri dizkigute: kristala, papera, tetrabrika, plastika eta aluminioa bakoitza bere aldetik biltzeko.
Bertzalde, Lurberriko zabortegia itxiko da eta neurri handiko hondakinak Amotzen dagoen zabortegira eraman beharko dira; horrat eraman ahal izateko familia bakoitzari txartel bat emanen zaie. Pilak ere Amotzen bilduko dire. Guzti hunen berri emateko Udalak informazioa etxeetara igorriko du. Oraindik izanen da seguraski jende franko halako bereizketa egiteko lanik hartu nahi ez duena, bainan azpimarratu behar da lan hau behar-beharrezko dela gure ondokoei inguru trixte eta hondatu bat utzi nahi ez badiegu.