Abenduaren erdi aldera hasi zen eguraldi hotz ikaragarri harek arazo batzuk sortu zituen bazter hauetan, batez ere errepideetan. Gaineko bentako maldan eta Itzalunen gatza bota behar izan zen, arrixku handia zegoelako (auto pare bat kunetara joan ziren), eta herrietako karrika eta bazter batzuk ere zuri-zuri eginak egon ziren egun aunitzez.