Zugarramurdiko Akelarre Elkarteko Batzordeak abenduan egin zuen bileran, garrantzizko erabaki bat hartu zuen: Zuzendaritzatik ateratzea. Horren ondotik momentu huntan Elkartea bururik gabe dago eta hurrengo pausua bilera bat egitea da, horretan Batzorde berri bat hautatzeko. Estatutuek diotenez, Batzorderik osatzen ez bada, Elkartea deseginen da eta dituen ondasun guztik Udalera pasatuko dire. Beraz, garrantzitsua da gai hau serioski hartzea. Erran beharra dago ere orain arte egon den Batzordea 1994an osatu zela eta geroztik ez duela apenas aldaketarik izan.