Oizko batzorde kudeatzailea

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 28a

Nafarroako Gobernuak Oizko bigarren batzorde kudeatzaile bat izendatu du. 2003ko martxoko udal hauteskundetan ez zen inor aurkeztu eta gauza bera gertatu zen urte bereko urrian. Orduan, legeak agintzen duen bezala, Nafarroako Gobernuak, batzorde kudeatzailea izendatu zuen. Oiztarrek batzarrean zerrenda hori ez zela egokia erabaki zuten eta gibelera bota zuten Iruñetik egindako proposamena. Oraingoan honako hauek izendatu dituzte Iruñetik: Alberto San Miguel, Javier Ariztegi, Jose Luis Anso eta Luis Mindegia. Badirudi orain herritarren oniritzia izanen duela batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun