Lehergailuak hondatu aitzineko aste hondarrean, abenduaren 17an, 1.500 lagun bildu ziren Bordatxo dantzalekuan, Anasaps Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartearen alde egindako jaialdian. Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz-en mariatxiak eta Jalisko Band izan ziren eta sarrera osoa, 8.000 euro, elkartearentzat izan zen. Ainhoa Arburua, Dizdira taldeko ordezkariak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei.