Errekako saskia eta egutegia

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 28a

Abenduaren 24an egin zen Erreka kirol elkartearen Eguberrietako saskiaren zozketa. Zenbaki irabazlea 1.580 izan zen. Dagoeneko atera da irabazlea: Zigako Celestino Osakar. bertze aldetik, Errekako 2006ko egutegiak hiru eurotan salgai jarri ditu ondorengo lekuetan: Ostiz Etxea, Doneztebe gasolindegia, Titi ostatua, El Cafe ostatua eta kiroldegian. Egutegian, elkarteak gaur egun dituen talde eta sekzio guztien argazkiak agertzen dira, baita Errekak izan zuen eskubaloiko lehendabiziko taldearena ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun