Aurten bigarren aldiz, errepresentazio edo antzerki bat eskaini zuten herriko haurrek joan den larunbat arratsaldean Kultur Etxean. Eguberriak aitzakiatzat hartuz, emanaldi originala izan zen eta jende franko hurbildu zen ikustera. Katekesian ibiltzen diren haurrek prestatu zuten errepresentazioa.