Haur parrasta Ela-ela eskean

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 28a, 16:32

Koadrila ttikitan bilduta, etxez etxe eskean ibili ziren herriko haur guztiak “ela-ela...” kantari urteko azkeneko egunean. TTIPI TTAPA

Eguberrietako ohitura zaharrenetako bat Ela-Ela eskea dugu Etxalarren. Inguruko bertze herritan ere ibiltzen dira etxez etxe puskak biltzen baina “Ela-ela” abestia bezain luze eta berezirik ez da inon kantatzen. Etxalarren hamarkada aunitz dituen ohitura da.

Duela ez aunitz arte, mutilak bakarrik ibiltzen ziren eskean, baserrietan gehienbat, eta auzoko lagunak koadrilan bildurik. Denborarekin, neskak ere hasi ziren eta orain herriko haur guztiak segitzen dute ohitura hau. Aurten ere haur parrasta ikusi genuen urteko azkeneko egunean baserritar jantzita kantari. Goizean goiz hasita, herri osoan barna ibili ziren eta gutti batzuk baserrietara ere ailegatu ziren “Ela-ela” kantuarekin. Urtatxa franko bilduta, urte berriari ongietorria egin zioten modu honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun