Abenduaren 24 ilunabarrean egin zuen bisita Olentzerok Etxalarrera. Ongietorri gisa, urteroko moduan, herri-buelta egin zen arratsaldeko mezaren ondotik. Inoiz baino jende gehiago bildu zen inoiz baino hotz handiagoari aitzin eginez. Aurten ibilbidea pixko bat aldatu zen eta Beheko Landa auzoan barna ibili ziren trikitilari, txistulari eta gainerako herritarrak. Itxura, tamaina eta aurpegi desberdineko lau Olentzero ikusi genituen kalejira honetan. Hala ere, asto gainean etorri zen gizon bizardun dotore bat izan zen denetan deigarriena. Hezur-haragizko Olentzero. Astoa temazu samarra zuen eta ez zion utzi buelta guztia ematen. Hala ere, haurrak aski kontent ibili ziren haren ondoan. Elutsa ostatuan egin zen luntxarekin akabatu zen kalejira.