Traktoreen ITV tailerra herriz herri dabil

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 14:27

Traktoreen eta nekazaritzako bertze tresnen azterketa teknikoa edo ITVa pasatzeko tailerra hilabeteotan dabil Bortziriak, Malerreka eta Baztan aldeko herrietan barna. Eguberriak pasatu ondotik, urte berrian Erratzun izanen dira urtarrilaren 9an, Azpilkuetan urtarrilaren 10ean, urtarrilaren 11 eta 12an Arizkunen izanen da tailerra, 13an Elizondon, 16an Lekarotzen, 17an eta 18an Iruritan, 19an Zugarramurdin, 20an Gartzainen, 23an Arraiozen, 24an Zigan, 25ean Berroetan, 26an Almandozen, 27an Narbarten, 30ean Orabidean eta 31n Oronozen. Otsailean sartura, Labaienen otsailaren 1ean izanen da tailerra, Urrotzen otsailaren 2an, Oitzen otsailaren 3an, Saldiasen 6an, Iturenen 7 eta 8an, Ezkurran 9an, Eratsunen 15ean eta Zubietan 16 eta 17an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun