“Norbere gorputzari neurria hartzea da garrantzitsuena”
Zergatik Mckinley?
Mckinley mendi mitikoa dela erraten ahal da. Lehenbiziko alaskan dagoelako eta lurralde miresgarria eta berezia da. Mari Abregorekin joateko aukera sortu zen eta probextu genuen. Bederatzi lagun elkartu ginen, bertze espedizioetatik ezagunak, talde polita atera zen.
Prestakuntza fisikoa garrantzitsua izanen da…
Prestakuntza fisikoa garrantzitsua eta beharrezkoa da, baino garrantzitsuagoa da zure gorputzari neurria hartzea. Ahal bada ez da sobera bortxatu behar, gauzak poliki egin, gorputzari begiratu. Ezagutzen ditut hemen beheitian izugarrizko atletak direnak eta goitian martxatzen ez duten pertsonak.
Zure hurrengo gailurra?
Antartidara gustora joanen nintzen. McKinleytik hurrengo urratsa Himalaya dela erraten dute, baina neretzat sobera handia da hori, ez dut horretarako mailarik. Goi mendizalea izateko bertze pasta bat behar duzu, eta nik badakit seguro ez daukadala. Zortzi milakoen bila ibiltzen diren batzuk gloriaren ehizturiak dira eta batzuk ez dute horretarako mailarik. Nik badakit seguro ez dudala, baina jende askok ez daki mailarik ez duela. Mendizale batek hementxe bertan, Pirinioetan, baditu mendi aunitz gozatzeko eta aski zailak , mendizale bezala haunditzeko leku aski egokiak.