Bortzirietako eskuz banakako bosgarren txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean Etxalarren

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Pilotari gaztetxoak lehian ikusteko aukera izanen da larunbatean Etxalarren. Utzitako argazkiak

Hamar partida ikusgai izanen dira goizean

Larunbat honetan, urtarrilak 21, Bortzirietako eskuz banakako bosgarren Pilota txapelketako finalak jokatuko dira Etxalarko frontoian. Goizeko 9:30etan hasita eguerdira bitartean, hamar partidu ikusi ahal izanen dira. Guztira bortz kategoriatako pilotariak arituko dira elkarren kontra lehian, aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailakoak. Maila bakoitzean, adinaren arabera bi kategoria egin dira, A eta B. Binakako txapelketan, Irun, Hondarribia, Hendaia eta Oiartzungo pilotariak ere aritzen dira, baina banakakoan, bortz herrietakoak eta Txarutak aurkeztutako pilotari batzuk bakarrik aritU dira.

Hasieran igandean egitekoak ziren finalak, baina San Anton eguna denez, egun bat aitzintzea erabaki da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun