Haurren bahiketaz informatzeko telefonoa martxan da

Franck DOLOSOR 2006ko uztailaren 27a

Telefona zenbaki ferde bat martxan ezarri du justizia sailak haurren bahiketen inguruko informazioa biltzeko. Azken hilabeteetan, Ipar Euskal Herrian haurren bahiketa entsegu ainitz izan da eta gertakari hauek ikertzen dituzte segurtasun indarrek. Telefona berrian gertakari susmagarrien inguruko informazioa bildu nahi dute. Zenbakia hauxe da 0 800 11 18 91. Zenbaki ferdea denez, deiak urririk dira. Bertzalde, haurrak ongi zaintzea gomendatzen zaiote burasoeri eta irakasleeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun