Eguberrietako oporretan hainbat ekitaldi izan dituzte neska-mutikoek

Margari eta Koro 2006ko uztailaren 27a

Utzitako argazkiak

Haurren artean gan den udan arrakastatsu suertatu ziren ekitaldiak berriz antolatu dituzte eguberritako oporretan. Hiru eta hamalau urte bitarteko bi herrietako haurrek, 24 neska-mutiko guzira, ludoteka gisan antolatuak ziren ekintzak egin ahal izan dituzte abenduaren 26tik 30erat. Ttikienak Urdazubiko aterpean bildu ziren, eta 10 urtetatik goitikoak Zugarramurdiko “Akelarrenean”. Goizez ludoteka eta arratsaldez eskulanak, jolasak eta txapelketak egin dituzte.

Hau posible izan da Fani Bonnemaisonek bere gain ardura eta antolakuntza hartu duelako. Urdazubiko Ane, Elbeteko Maitane eta Sunbillako Iris ere berekin batera aritu dira hezitzaile lanean.Urdazubi eta Zugarramurdiko Udalek eta Urdazubiko Michel Courougnon margolariak diruz lagundu dute ludoteka antolatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun