Gaur egun, Malerrekako Mankomunitateak zenbait hondakin solido kudeatzen ditu: beira-kristala, papera, enbaseak edo hondakin orokorrak, birziklatu ezin direnak.
Bakoitzak bere edukiontzia izaten du eta birziklapena behar bezala egiteko, hasieratik bereiztea komeni da. Hauetaz gain, neurri handiko trasteak ere biltzen ditu Emauseko Traperos-ekoek. Horretarako, orain arte aitzinetik Mankomunitatera deitu behar zen. Hemendik aitzinera ere abisua eman beharko da, 948 451979 telefonora deituz.