Artze eta Gazteluko ur-sarea eta zola berritze lanak lehiaketara

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Proposamenak urtarrilaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira

Donamariako Udalak, Artze eta gazteluko euritako ura biltzeko sarea berritzeko eta ondotik egin beharreko zolaberritze lanak lehiaketara atera ditu. Lanen aurrekontua 503.490,27 eurokoa da, 212.673,97 euro sareak berritzeko eta gainerako 290.816,30 euroak, lan hauen ondorioz altxatuko diren karriken zolaberritze lanetarako. Sareak berritzerakoan, 39 etxetarako ur-hartzea ere eginen da.

Interesatutako enpresek urtarrilaren 27ko eguerdia baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak Donamariako udaletxean. Sobreak egun berean irekiko dira, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun