Eskolako futbol zelaian egindako lanengatik Mariezkurrena eraikuntza enpresak aurkeztutako faktura eztabaidagai izan zen abenduko batzarrean.
Izan ere, lanak 38.615,40 euroan eman zitzaizkion Marizkurrenari eta 102.439,61 euroko faktura aurkeztu du. Zugarramurdi zinegotziak aipatu zuenez, memorian aurkeztutako prezio aunitz zaharkituak zeuden eta obra egoki egiteko hainbat lan ez zeuden sartuak. EAko Etxebeste eta Rekartek faktura onartzearen kontra bozkatu zuten eta bertze zinegotziek alde.