San Miguel eskolako futbol taldeak parte hartu du Iruñean Osasuna Fundazioak antolatutako XXIV. Eskolarteko txapelketan.
Lehenbiziko aldiz aritu dira doneztebarrak txapelketa honetan eta itxura bikaina eman dute. Nafarroa osoko 41 ikastetxek parte hartu dute txapelketan.
Lehenbiziko fasean, lau partiduetatik hiru irabazi (2-8 Ermitagañari, 2-1 iaz txapeldun izandako Paz de Zigandari eta 3-0 Iruñeko Hijas de Jesus) eta bakarra galdu ondotik (1-2 Jaso Ikastolaren kontra) azken faserako sailkatu ziren Jaime Seinek zuzendutako doneztebarrak. Final zortzirenetako partidan, Calasanz taldearen kontra 3-4 galdu zuten eta kanporatuak gelditu ziren. Txapelketa akituta, jokalari onenaren saria Borja Arregi Muñoz doneztebarrarentzat izan zen.