Elkartasuna kasinoak igandean eginen du urteko batzar nagusia

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:15

Xanba San Miguelek Javier Anduezari utziko dio presidente kargua

Igande honetan, urtarrilaren 22an, eginen du La Union-Elkartasuna kasinoak urteko batzar nagusia. Eguerdiko 12:00etan lehen deialdian eta 12:30etan bigarrenean, izanen dute hitzordua. Aurtengoan bazkideek ez dute deialdia postaz jasoko, bertze baliabide batzuen bidez baizik.

Gai-ordenari dagokionez, azken batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena; zuzendaritza-batzordearen berritzea; elkartean izandako altak eta bajak; urtean egindako ekitaldien balantzea eta kontuen egoera eta azkenik, ohiko galdera eta eskarien txanda izanen da.

Jakina denez, batzordea uzten duten hiru kidek, bertze hiru izendatzeko modua dute. Honela, Xanba San Miguel presidenteak, Juan Estangak eta Jesus Mangadok utzi eginen dute eta seguruenik, Javier Andueza izanen da presidente berria eta Felipe Ganboa eta Peio Iribarren bokal berriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun