Urtarrilaren 8an Ulibeltzak mendi taldeak urteko lehen ateraldia egin zuen. 8etan hamalau lagun ateri ziren herritik Mendaurrera eta eguerdirako itzuli. Hurrengo ateraldia urtarrilaren 22an izanen da, Sunbillako Oteixon mendira.
Norbaitek urte guztirako prestatuta dauden ateraldien berri izan nahi badu, Vidal Ibarrari erran diezaiola eta bertzenaz ere ttipi ttapako ale bakoitzean hurrengo ateraldien berri emanen da