Otsailaren 18rako ateraldia antolatu du Ulibeltzak elkarteak. Formigalera izanen da ateraldia, eski alpino egitera. Bertan materiala alokatzeko eta monitoreekin ikasteko aukera izanen da. Nahi duen guztiak eman dezake izena irteera honetan, ez da Ulibeltzako bazkide izan beharrik eta haurrak ere joan daitezke. Antolatzaileek lehenbailehen izena ematea aholkatu dute, Ulibeltzak elkartean edo Vidal Ibarrari.