Eguberrietan ohikoak diren ekitaldiak, olentzeroren ibilaldia, gazteen “eskean ibiltzea” eta errege kabalgatak izugarrizko partehartzea izan dute herriko jendearen nahiz kanpotik etorritakoen partetik. Aurten, aspaldiko partez, olentzeroren ibilaldia egin ondotik, Ulibeltzak elkartean haurrak berentzen ari zirenean, olentzero azaldu eta haur bakoitzari opari bana eman zien. Ondoren berarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan genuen.
Bestalde, abenduaren 25an herriko 22 gazte eskean atera ziren, Arkaitz Mindegia, Aurtizko trikitilaria beraiekin zutela. Arratsaldean herrian barna ibili ziren eta gauean baserriz- baserri. Egun horretan bildutako diruarekin urtarrilaren 7an bazkaria egin zuten Buztitz ostatuan. Bazkalostean ere Arkaitzen trikitixa soinuaz eta gazteek sortutako giro ederraz gozatzeko aukera izan zen.
Errege kabalgatak ere jende ugari bildu du aurten elizako arkupera. Erregeek, muxu ematera hurbildu ziren haur guztiei goxokiak eta opariak banatu zizkieten, baita Jesus haurtxoari ere. Olentzerorekin bezala, erregeekin ere argazkiak ateratzeko aukera izan zen.