Zorionak herriko gaztetxoei

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 27a

Urtero Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatzen duen ipuin eta bertso-paper lehiaketan, herriko hainbat gaztetxok parte hartu zuten eta baita irabazleak suertatu ere.

Bertso-paper lehiaketari dagokionez, sari gehienak Iturenen gelditu ziren, 8 eta 10 urtekoen artean, Izaro Ariztegik lortu zuen lehen saria «Elizara joaten naizenean» bertso-sortarengatik. Bigarren saria Aitz Aioroak eraman zuen «Bestak» izenburua zuten bertsoengatik eta 10 eta 12 urte bitarteko mailan, lehen saria Garbiñe Olazar Bazterrikak eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun