Gaztetxoek kalez kale jo zituzten joareak Errege bezperan Iñauteak iragarriz

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 27a

Joaldunek Errege bezperan estutu zituzten aurten lehen aldiz joareak. Iñauteak gainean ditugu eta honezgero, berriz ere lotzeko irrikitan izanen dira. Utzitako argazkiak

Urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, gaztetxoak herriko kaleetan joareak joaz ibili ziren. Arratsean berriz, ohiturari segituz, Herriko Ostatuan eta Aurtizko Ostatuan 120 lagun inguru elkartu ziren afaltzera, jatetxeak leporaino zeuden eta giro ezin hobea zegoen. Afaldu ondotik, Kristian akordeolariak alaitu zuen giroa ordu ttikiak arte.

Goizaldeko 2:00ak inguruan, batzuk ostatuan besta egiten gelditzen ziren bitartean bertze batzuei joareak jotzeko txanda iritsi zitzaien. Lehenik zubietarrak Aurtitzera, herriari buelta eman tragoxka bat hartu eta Iturenera abiatu ziren. Iturenen denak elkartu, herriari buelta eman, eta berriz Aurtiz eta Zubietara joan ziren 30 joaldunak.

Besta giroa ez zen falta izan eta iñauteriak gainean ditugula ere ohartu ginen joareak entzun bezain laister. Horren informazioa erdiko gehigarrian izanen duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun