Patxiku Irisarri da herriko alkate berria

Joseba eta Nerea 2006ko uztailaren 27a

Joseba OLAGARAI

Hemezortzi urteren ondotik, Migel Mari Irigoienek alkatetza utzi du

«Egoera onean eta esku onetan gelditzen da». Hitz horiekin agurtu du Migel Mari Irigoienek 18 urteko alkatetza. Bere ordez, Patxiku Irisarri alderdikideak hartu du kargua eta bera izanen da herriko alkatea heldu den urte eta erdian, berriz ere hauteskundeak egiten diren arte.

Joan den urtarrilaren 10an egin zen ezhoiko batzarrean onartu zuen udalbatzak Patxiku Irisarri izatea alkate berria eta aldi berean kide berri bat sartu zen udalean, Nerea Mitxeltorena.

Irigoienek erran digunez«esku onetan uzten dut herriko udala eta konfidantza osoa dut herriaren alde gogor lan egiten segituko dutela, azken 5 legealditan egin dugun bezala».

22 urte udalean eta 18 alkate

Gazterik sartu zen Migel Mari Irigoien Etxalarko udalean, 29 urterekin. Lehenbiziko 4 urteak oposizioan pasatu zituen, beti bere alderdia izan den “Herri Taldean”. 1987. urtean izendatu zuten alkate lehenbiziko aldiz eta ordutik legegintzaldi guztietan mantendu du kargua.

Herritarren mirespena eta alkatearen esker ona

22 urte hauetan egoerak izugarri aldatu direla argi eta garbi du Irigoienek, «baina nere ustez hobera aldatu dira. Eta espero dut bide horretan segituko dutela hemendik aitzinera ere». Lan aunitz egin du Migel Marik herriaren alde eta etxalartarren gehiengo handi baten oniritzi eta mirespenarekin erranen dio aio 18 urteko alkatetzari. «Herritar guztiak eskertu nahi ditut neregan jarri duzuen konfidantzagatik eta bereziki agurtu nahi ditut 1983. urteaz geroztik lagun izan ditudan zinegotzi guztiak, udal langile guztiak eta baita inguruko udaletako ordezkariak ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun