Baztan-Bidasoaldean ostatu ematen eta ostalaritzan trebatzeko enplegu tailerraren inaugurazioa egin zen urtarrilaren 12an.
Lekarozen Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Instituak daukan aterpean egin zen ekitaldian, Jose Javier Armendariz Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, Jose Javier Esparza Cederna-Garalur elkarteko presidentea eta Maria Isabel Garcia Malo, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria izan ziren.
Enplegu tailer hauek 25 urtez goitiko langabetuei zuzenduak daude. Sei hilabetez formakuntza profesionala eta praktikoa jasoko dute, gero lan merkatuan sartzea errazteko.