Zer ondorio atera dituzue egin duzuen inkestatik?
Argi ikusten da gauza bat: hemen zerbait ez badago jendea kanpora joaten da, baina hemen erostea nahiago dute, etxetik hurbil. Gremio batzuetan aukera gehiago dute kanpoan, baina hemengo tratua hobea dela eta hori aunitz baloratzen dute. Elkar ezagutzen dugu eta gauza bat aldatzeko edo moldatzeko, errazagoa da hemen.
Datuak eta ondorioak ikusita, aitzinera begira zerbait egiteko asmorik baduzue?
Udalek urbanizazio lanak egiten dituztenean, kontuan hartu beharko lukete komertzioentzat lokalak. Ez dakit zer politika segitu behar den, baina lokal horiek merkeagoak izan beharko lirateke. Nafarroako Gobernutik badira dirulaguntzak zentro komertzial irekiak deitutakoak sustatzeko, komertzioak dituzten kaleak moldatu eta bultzatzen dituzte.
Bera eta Behobia arteko bidea moldatzea mesederako edo kalterako izanen da zuentzat?
Orain, egiten duten bitartean, traba izanen da eta hori probextu behar dugu. Behin egina dagoenean, bi aldeak izanen ditu txanponak: joatea errazagoa izanen da, baina honat etortzea ere bai. Gure komertzioak hobetu eta modernizatu behar ditugu, formazioa…