Aipatua izan zen bezala, Sarako Izarrak bere mus txapelketa antolatu du urtarrilaren 21ean. 36 ekipek parte hartu dute. Finala handian, Francis Orgogozo eta Joset Irazoqui-k irabazi dute Pettan Elizalde eta Antton Bidegain-en kontra.
Bigarren finala, Pierre Arotzarena eta Jean Pierre Etcheverria-k irabazi dute Bittori eta Pierre Etcheverri-n aurka. Mus txapelketaren kari afaria antolatua izan zen, arrakasta izan duena, giro onean iragan da dena.