Haurren marrazkiak sarituak izan dira laugarren aldikoz

Laetitia eta Sandrine 2006ko uztailaren 27a

Herriko hiru eskoletako hogoita hamalau haurrek parte hartu dute aurten marrazki lehiaketan. Argazkian saritutasko hameka neska-mutikoak ageri dira Herriko Etxeko ordezkariekin. Utzitako argazkiak

Iaz egin bezala, aurten laugarren aldiko Marrazki txapelketa antolatua izan da Turismo bulegoan, hiru eskoletako haurrek egindako marrazkiekin. Hogoita hamalau haurrek parte hartu zuten. Marrazkien gaia. Eguberriak.

Sari banatzeak, Herriko Etxean eginak izan dira. Hogoita hamar bat haur eta buraso batzuk hor ziren. Hameka irabazle izan dira, hauek dira: Oihan Iribarren, Mael Pipers, Unai Iribarren, Katixa Lassere, Pauline Garbiso, Louis Machicote, Kevin Etcheverry, Mikel Etchenique, Quentin Guijarro, Thomas Peresaubes eta Jeremy Etcheverry. Ondotik denak hurbildu dira Krakada on baten inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun