Demokrazia non?

Franck DOLOSOR 2006ko uzt. 27a, 12:30

Demokrazia non den galdetu dute duela guti Lapurdiko zenbait hautetsi abertzaleek hego Lapurdiko herri elkargoa sortu berriak Hendaian egin zuen bigarren bilkuran. Herri elkargo hunek gero eta pizu haundiagoa izanen du ondoko urteetan baina zuzendaritza taldean herrietako gehiengoetako ordezkariak baizik ez daude. Oposizioak, hauen artean abertzale mugimenduak, baztertuak dira. Hendaiako bilkuraren sartzean, herri elkargoak herrietako kontseiluetako sentsibilitate guziak biltzea eta euskararen alde indar bat egitea galdetu zuten hautetsi abertzale hauek. Ondoko urteetan Senperen eginen den lan ainitz herri elkargoak deliberatuko ditu baina zuzendaritza batzordean Herriko Etxeko gehiengoa baizik ez da ordezkatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun