Herriko aisialdi gunea eta Zaldubi ikastola aterpetuko dituen etxearen lehen harria ezarri dute berriki herriko hautetsiek. Gazteriarentzat eta euskararen irakaskuntzarentzat behar beharrezkoa den tresna berri hori 2007ko urtarrilean prest izanen omen da. Aisialdi guneak eta ikastolak baliatuko dute herriko etxeak eraikitzen duen egoitza berri hau. Gaurko egunean, ikastolak okupatzen dituen lokala munizipalak berreskuratuko ditu Herriko Etxeak bilkura gelak eta hautetsien bulegoak egiteko.