Argitxu Agerre argazkilariak bere lehenbiziko erakusketa antolatu zuen gan den hilabetean. Hilbeltzaren 20tik 29ra Beasaingo “Usurbe” erakusta-aretoan bere argazki batzuk erakusgai izan ditu, franko arrakasta pullitakin. Zorionak Argitxuri, eta ea noizko plantatzen duen zerbaite halatsu herrian.