Bi erabaki garrantzitsu hartu dira Zugarramurdiko Akelarre Elkartean. Bata zuzendaritza batzorde berria osatu dela, oraingo honetan hauexek sartu dira batzordean: Marifa Irazoki, Gontxu Garmendia, Idoia Mentaberria, Argitxu Agerre, Elena Ansalas, Garaxi Amorena, Eugenio Sansiñena eta Inma Uranga.
Eta bertzalde, ilbeltzaren 20an asanblada orokorra egin zen, bertan 53 herritar bilduz, Afera zen ekainean lezeetan egiten den gau-pasa antolatzen segitu behar zen ala ez erabakitzea. Botazio bat egin ondoren, gehiengo haundi batez ezezkoa atera zen. Beraz, uda honetan besta bat gutxiago izanen da gure zonalde honetan.