Gazte Burrunba Taldeko presidente berria

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Jokin APEZETXEA ttipi-ttapa

Urtarrilaren 20an egin zen batzarraz geroztik, Gazte Burrunba taldeko presidente berria da Jokin Apezetxea Azkarate. 141 bazkideetatik 56 izan ziren batzarrean eta bi urterako kargua Jokinek hartzea erabaki zuten. Maider Irazoki izanen da presidente ordea, Liborio Ariztia idazkaria eta Asun Ezkurra diruzaina. «Orain arte egindako lanarekin segitu nahi dugu –erran digu Jokinek– ongi atera diren ekitaldiak errepikatu eta gaizki atera direnak hobetuz». Koadrila ezberdinen arteko harremana sendotu eta euskara bultzatzea ere Gazte Burrunba taldearen helburu nagusiak direla azpimarratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun