Igande honetan, otsailaren 5ean, jokatuko dira Doneztebeko kiroldegian Baztan-Bidasoako areto-futbol kopako finalerdia eta finala. 16:00etan lehenbiziko finalerdia jokatuko dute Iruritak eta Aise taldeak. Baztango bi taldeak bikain ibili ziren ligan ere eta lehen mailako bigarren eta hirugarren izan ziren. Beraz, pronostiko garbirik gabeko partida izanen da. 17:00etan, Doneztebeko Titi Ostatuak eta Elizondoko Goizalde ostatua izanen du arerio. Titik talde gaztea dauka, baina liga polita egin dute. Laugarren postuan sailkatu dira. Goizalde, aldiz, azkenekoa izan da lehen mailan eta kategoria galdu du. Kopa hasi arte ez zuen partidarik irabazi, baina Sunbillako Mendi Txuri eta Arraioz kanporatu ditu kopan. Finalerdien ondotik finala jokatuko da.