Erreka pilota elkarteko laugarren txapelketa otsailaren 8an hasiko da

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Hainbat sari eta zapel banatuko dira aurten ere Errekaren pilota txapelketan. Elite mailako txapelketa bereziki indartuko da TTIPI TTAPA

Pilota taldea lehen mailan arituko da heldu den denboraldian

Erreka pilota elkarteak laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketa otsailaren 8an abiatuko da. Bertze urteetan bezala, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta elite mailakoak arituko dira txapelketan. Elkartetik jakinarazi dutenez, aurten indar berezia eman nahi izan diote elite mailako txapelketa honi eta afizionatu mailan ari diren pilotari hoberexkoenak arituko dira. Partidak asteazkenero jokatuko dira Doneztebe eta Sunbillan.

Erreka lehen mailan arituko da

Erreka pilota elkarteak lehenbiziko aldiz parte hartu du Nafarroako txapelketan, bigarren mailan. Txapelketa honetan, buruz buru eta binaka aritzeko taldea aurkeztu behar izaten da eta Doneztebeko pilota elkarteak bi aurkeztu zituen: A taldean Iñaki Etxegarai beratarra aritu zen buruz buru eta Almandozko Xabier Altzugarai eta Iberoko Iban Azanza binaka. B taldean, berriz, Antton Aranburu oiartzuarra aritu zen banaka eta Iker Tainta lesakarra eta Iruritako Xanti Arraztoa binaka.

Txapelketa bikaina egin zuten bi taldeek eta finalerdietan sailkatzea lortu zuten. Erreka A taldeak galdu egin zuen Larraunen kontra, baina Erreka B taldeak finalean sartzea lortu zuen, finalerdian Burlatari irabazi ondotik. Aipatzekoa da buruz buruko lehian Antton Aranburuk bi partidak, etxean jokatutakoa eta kanpokoa, irabazi zizkiola Burlatarekin ari den Unai Arraztoa iruritarrari. Finala abenduaren hondarrean jokatu zuen Erraka Bk Larraunen kontra. Banaka, Antton Aranburuk 18-9 irabazi zion Perez larraundarrari. Binaka, aldiz, taintaren ordez aritu zen Mikel Eskudero goizuetarrak eta Xanti Arraztoak galdu egin zuten Azpiroz eta Zabalo bikotearen kontra. Halere, finala jokatzearekin, heldu den denboraldian lehen mailan aritzeko eskubidea lortu du Errekako taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun