Doneztebeko bulegoa lekuz aldatu du Cedernak

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Cederna-Garalur elkarteak Donezteben duen bulegoa lekuz aldatu du. Urtarrilaren 23tik aitzinera, Arantxa Arregi Cederna-Garalur elkarteko garapen eragileak, Juansenean ordez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Donezteben duen bulegoan (Leitzarako errepidea z/g, 31740 Doneztebe) eginen du arreta astelehenetan. Komeni da aitzinetik hitzordua eskatzea. Horretarako deitu 606 431357 telefono zenbakira. Asteko gainerako egunetan orain arteko leku berean emanen du zerbitzua Arantxa Arregik, alegia, Cederna-Garalur Elkarteak Alkaiaga industrialdean duen zentroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun