Eskualde guztian bezala, Sunbillan ere basurde ehizarako afizio haundia dago. Ortzegun, larunbat eta igandetan ehiza egitea libre bada ere, larunbat eta igandetan biltzen da jende gehien, asteburua aprobetxatuz. Horrela bada, argazki honetan ageri den bezala, joan den urtarrilaren 8an, Sunbillako ehiztariek suerteko goiza izan zuten, zortzi basurde hiltzea lortu baitzuten eta aurreko egunean beste bi.