Azaroan hasi zen Larraburrua Elkarteko Mus eta Partxis Txapelketaren sari banaketa errege egunean egin zen. Bi hilabetez luzatu da txapelketa hau, eta norgehiagoka gogorrak izan badira ere hauek dira txapela eskuratu dutenak. Museko XIV. edizio honen irabazleak, Teodoro Iribarren eta Santiago Mitxeltorena. Bigarren postuari eutsi diotenak Jose Luis Arretxea eta Lorenzo Ibarra izan dira. Hirugarrenak, aldiz, Periko Telletxea eta Jabier Indaburu. Eta azkenik, baina ez horregatik merezimendu gutiagorekin Jesus Antsalas eta Leoncio Arburua. Baina Larraburua Elkartean ez dute gizonek jokoan aritzeko aukera bakarra. Nahiz eta musean parte hartzeko emakumerik ez animatu, partxisean aski gustura ibiltzen dira. Horren seinale da Partxis Txapelketaren XIII. edizioa. Aurten hauek izan dira gailendu diren bikoteak: Lehengo postua erdietsi dutenak Encarna Iparragirre eta Mª Cruz Andueza izan dira. Bigarren postuan Birjinia Arburua eta Asun Elizalde izan dira, eta hauek gainera ez dute sailkapeneko lehen postuetan gelditzen diren lehenengo aldia. Eta hirugarrenak Milagros Santesteban eta Maritxu Zubieta, hauek ere goi horretan egotea aski ongi dakite. Txapelketa honi amaiera emateko urtarrilaren 15ean otordu bat egin zuten txapelketan parte hartu zuten guztiekin. Baina ez da honekin negu honetako mus eta partxis txapelketa, dagoeneko ari baitira Magra Sariketarako lehiatzen. Zorte on guztioi.