Bi txapeldun eta azpitxapelduna Bortzirietako

Joseba eta Nerea 2006ko uztailaren 27a

TTIPI TTAPA

Jon Iparragirre eta Xabier Gallardonek txapela herrian utzi zuten

Udazken partean jokatu zen Bortzirietako binakako Pilota Txapelketan herriko ordezkariak izan genituen. Jokatu berri den banakako Pilota Txapelketan ere ordezkariak izan ditugu. Urtarrilaren 21ean jokatu ziren Txapelketa honetako finalak herriko frontoian eta herriko ordezkariak ederki aritu ziren. Egun hau hasi zutenak Ttikiak B mailakoak izan ziren eta maila honetan Urtzelaiko Jon Iparragirrek Lesakako Pello Telletxearen kontra irabazi zuen, 18-9ko emaitzarekin. Etxalarko bertze ordezkariak Kimuak B mailan aritu ziren. Bertan Izargiko Aitor Danboriena Antsoneko Bordako Xabierren arteko buruz burukoa ikusteko aukera izan genuen. Nahiz eta Aitorrek binakako txapelketan txapela eskuratu zuen, banakakoan Xabier Gallardon gailendu zitzaion 10-18ko emaitzarekin. Zorionak hiruroi eta eman gogor pilotari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun