Errekako eskuz binakako finalak hilaren 13an

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako eskuz binakako laugarren txapelketaren finalak maiatzaren 13an jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan. Goizez, 10etatik aitzinera aurrebenjamin mailan arituko dira, binaka eta buruz buru. Gero, binaka, benjamin, alebin eta infantil mailako partidak jokatuko dira.

Ondotik, antolatzaileek bazkaria antolatu dute Santamaria jatetxean eta arratsaldeko 17:30etatik aitzinera, kadete, jubenil eta senior-elite mailako finalak jokatuko dira. Jubenilen partiduaren ondotik eta elitekoa hasi baino lehen berendua banatuko dela ere jakinarazi dute antolatzaileek.

Seniorren elite mailako final nagusian, Aurrera Saiaz taldeko bi bikote izanen dira; Belloso eta Oteiza alde batetik eta Olaetxea eta Huarte bertzetik. Finalerdietan, Belloso eta Oteizak aisa irabazi zieten Paz de Zigandako Rekalde eta Lopetegiri, 22-8. Olaetxea eta Huartek lan gehiago egin behar izan zuten, baina azkenean 22-17 irabazi zieten Paz de Zigandako Urtasun iruritarrari eta Errekako Erasori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun