Maiatzaren 7an eginen da Lesakako XII. Rafael Maritxalar Herri Lasterketa

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 24a

Aitor AROTZENA

Bezperan Bizikleta Eguna ere antolatu du Batzoki elkarteak

Igande honetan, maiatzaren 7an eginen da Rafael Maritxalar Lesakako XII. Herri Lasterketa. Batzoki elkarteak antolatuko du aurtengoan ere,Lesakako Udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz. Bezperan, maiatzaren 6an, Bizikletaren Eguna ere antolatu du. Euskaltel taldeko Aimar Zubeldia eta Kaikuko Jon Bru beratarra espero dituzte eta bizikleta ibilaldi bat eginen da Biurgarai aldera, 17:00etan.

Rafael Maritxalar izena darama azken urteotan Lesakako Herri Lasterketak eta Maritxalar berak aurkeztu zuen aurten aldaketak izanen dituen atletismo proba. Alde batetik, segurtasun arloan, partehartzaile guziek asegurua izanen dutela jakinarazi zuen. Bertze aldetik, haur ttikienek, proba nagusia hasi baino lehenxeago, 11:45etan eginen dute bere ehun metroko lasterketa. Orain arte, goizeko lehen orduetan egiten zuten, baina ume eta gurasoentzat erosoagoa delakoan eguerdi aldera pasatu dute proba.

Azkenik, federatu gabeko koadrilek taldeka sari berezia eskuratzeko aukera ere izanen dute. Koadrila bakoitzeko hiru lehenbizikoek puntuatuko dute eta talde irabazleak arkumea izanen du saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun