Musika nagusituko da herrian maiatzaren lehen asteburuan. Emak Hor taldeak Akitania lurraldeko bateria fanfarreen zoingehiagoka prestatu du maiatzaren 6 eta 7an. Bortz urteko geldialdiaren ondoren, gan den urtean lehiaketen bidea hartu zuen berriz Emak Hor taldeak. Aurten, besta horren prestatzeaz arduratuko dira herriko musikariak. Larunbat gauean, Chevanceaux-ko eta Akitania lurraldeko taldea entzuten ahalko dira elizan. Biharamunean, zoingehiagoka hasiko da goizeko 9etan. Orotarat, Akitania osoko zortzi talde lehiatuko dira. Gero desfilea eginen dute Herriko Etxeraino eta elgarrekin kontzertua eskainiko dute. Bazkariaren ondotik, arratsaldeko 3etan bertze kontzertua eta sari emateak eginen dira. Emak Hor taldearen ondoan, Heleta, Layrac, Makea, Ygos eta Bidarteko bateria fanfarreak izanen dira bertzeak bertze.