Xaharren oroitzapenak bideoan biltzeko asmoa gauzatzen hasi da

Margari eta Koro 2006ko uztailaren 24a

Lau herritar ari dira, Euskokultur Fundazioaren gidaritzapean

Gure bi herri hauetan izigarriko lan polita egiteko asmoa dago: gure xaharrengandik biltzea beren gazte denboretako oroitzapenak. Herri bakoitzetik hautatuko dira adineko pertsona batzuk eta, berek kontatzen dituztenak bideoz grabatuz, ia gaur egun galdua den lehengo bizimodua gordetzea da intentzioa.

Lan hau herritarrek eginen dute, bainan berez Euskokultur Fundazioak gidatzen du eta Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroko Kutxa eta Euskaltzaindiak laguntzen dute, proiektua Nafarroa osoan egiten ari baitira, borondatea erakusten duten herri guztietan.

Lana martxan dago, baina interesa duenak telefono hauetara deitzen ahal du: Urdazubin 948 599206 (Ana) eta Zugarramurdin 948 599263 (Helena).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun