Gimnasia erakustaldia eskaini zuten erretiratuek apirilaren 20an

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 24a

Berako kiroldegian ehun lagun baino gehiago aritu ziren kirol egiten

Arkupeak erretiratuen elkarteak urtero egiten duen gimnasia erakustaldia aurten ere Berako kiroldegian egin zuen apirilaren 20an. Eguerdi aldera, 340 bat lagun bildu ziren, azken urteetan baino guttixeago, horietako batzuk eskainiko zuten gimnasia saioa ikusteko. Guzira 115 lagun izan dira ariketak egiten ibili direnak, hiru taldetan banatuak. Lehenik, talde guziek desfilea egin zuten Javier Larralde txistulariaren gibeletik. Saioa hasten Leitza eta Goizuetakoak izan ziren, Patxi Txokarroren agindupean. Ondotik, Borja Senosiainek entrenatzen duen Berako taldea aritu zen, oraingoan Leire Porturen ardurapean. Bukatzeko, Baztan, Doneztebe, Sunbilla eta Urdazubikoak aritu ziren, berriz ere Patxi Txokarrorekin. Kirolariek, urtean herriz herri egiten diren ikastaroetan ikasitakoa erakutsi zuten. Gimnasia erakustaldiaren ondotik, gimnasia egin zutenek eta ikusleek elkarrekin bazkaldu zuten Zubiondo eta Zalain jatetxeetan.

Urteko besta ekainaren 6an

Arkupeak elkartearen urteko besta ekainaren 6an ospatuko da, astertearekin. Aurten, ekitaldia bereziagoa izanen da, elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko baitu. Beti bezala, 85 urte bete dituzten bazkideei eta Urrezko Ezteiak egin dituzten senar-emazteei omenaldia eskainiko zaie. Egitaraua erabat zehaztu gabe baldin badago ere, goizean meza adituko dute Gorraizko eliza berrian eta gero inguruko jatetxeren batean bazkalduko dute.

Egun berezi honetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 3a dute izen emateko azken eguna.

115 gimnasta

BERA
Mª Carmen Castelos, Pakita Urtizberea, Victoria Castejón, Pakita Burgete, Mª Josefa Loiarte, Lucia Goldarazena, Carmen Mitxeltorena, Pepita Mindegia, Aicha Kadar, Gertrudis Perurena, Araceli Gallego, Mª Jesus Zubieta, Mª Josefa Bengoetxea, Ester Iñarga, Josefina Iglesias, Josette Suso, Maria Martikorena, Mari Romero, Malen Barandiaran, Carmen Rodriguez, Mª Justa, Telletxea, Pura Correa, Kontxi Mikelperizena, Pilar Iratzoki, Pepita Agirre, Teresa Etxebeste, Mª Jesus Diaz, Carmen Jimenez, Angela Corral eta Pakita Iratzoki.

DONEZTEBE
Itziar Juanikorena, Mª Josefa Arretxea, Belen Ibarra, Mertxe Altzuri, Maritxu Mutuberria, Mª Carmen Irigoien, Clotilde Iñigo, Isabel Juanikorena eta Mª Isabel Mitxeltorena.

ELIZONDO
Kontxita Iturriria, Eloisa Garbalena, Maritxu Oharriz, Mª Carmen Bernal, Anuntxi Mendiberri, Mª Carmen Auzki, Juana Mª Urrutia, Bernardette Arriada, Gerardo Iribarren, Rosario Iribarnegarai, Juanita Dendarieta, Ana Mª Etulain, Asun Alti, Mª Jesus Etxandi, Mª Jesus Gamio, Rosa Mendiburu eta Mª Jesus Zubiri.

GOIZUETA
Mª Carmen Zabala, Jose Antonio Elizegi, Mª Carmen Berroeta, Milagros Narbarte, Jose Ramon Arotzena, Gabino Salamanca, Pakita Goizueta, Kontxita Altamira, Juan Jose Apezetxea, Mª Isabel Etxeberria, Pepita Untxalo, Maritxu Aizpuru, Gregoria Etxegia, MªPilar Arratibel, Milagros Goizueta, Juan Etxegia, Manuel Ansa, Josefina Zubieta, Eustakio Zubieta, Mª Satur Salaberria, Manoli Loiarte, Felisa Salaberria, Cecilia Perurena, Francisca Makazaga, Maria Salaberria, Javier Tomasena eta Mª Milagros Apezetxea.

LEITZA
Amparo Azpiroz, Joaquina Azpiroz, Carmen Gaztañaga, Tere Perurena, Serafina Ezkurra, Reyes Zubeldia, Pilar Alkoz, Mª Josefa Alduntzin, Isabel Huarte, Eusebio Maritorena, Sebastiana Ezkurra, Juanita Eskudero, Mª Carmen Petrirena, Flori Mitxelena, Itziar Sagastibeltza, Pilar Martinez, Pakita Aierdi, Lorentxa Telletxea, Inaxi Lujanbio, Justo Mihura, Benantxi Bengoetxea eta Edurne Oteiza.

SUNBILLA
Iñaki Aizkorbe, Paula Mª Sanzberro, Teresa Agirre, Juana Mª Agirre, Mª Carmen Errandonea eta Maria Zubieta.

URDAZUBI
Teresita Bidart, Miguel Migeltorena, Francisco Menta eta Francisco Irigoien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun