Garbiñe Olazar Iturendarrak haur kantu jaialdietan parte hartu zuen bi aldiz, taldeka eta bakarka. Taldeka Txomin Artolaren “Nire Aberria” abestia kantatu zuen eta bakarka SorotanBbele-ren “Marinelaren zain” kantua. Lehenengo saioa Beran egin zen eta bere ahots goxo horrekin Iruñeko Gaiarre aretoan egin zen azkeneko saioara sailkatu zen, bakarlari gisara. Saio honetan saritua izan zen egindako lanarengatik.