Herriko eskolan Aste Santuko oporrak hartu baino lehen ekintza batzuk egin zituzten. Hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak Xabierreko eliza ezagutzera joan ziren goizez eta arratsaldean Iruñeko Itaroan dagoen izotzezko pistan ibili ziren. Bertze aldetik, urtero bezala, Xorroxin irrati ibiltaria Iturenen izan zen. Azken asteetan prestatuko saioak herritarrengana hedatu zituzten irratiaren bidez.