«Eskola Jarduerak Naturan» antolatzeko 78.000 euroko dirulaguntza Partzuergoari

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 24a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuko menpe dagoen Kirol eta Gaztediaren Institutuak 78.000 euroko dirulaguntza emanen dio Bertizko Partzuergo Turistikoari 2006an hamargarren aldiz eginen den Eskolako Jarduerak Naturan kanpaina antolatu eta kudeatzeko. Partzuergoa da, hain zuzen, eskualde osoan kanpaina hau antolatzeko baliabide tekniko eta materialak dituen erakunde bakarra. Orain arte egin diren bederatzi kanpainetan 4.900 ikaslek hartu dute parte. Kanpaina honekin, ezezagunagoak diren kirolak bultzatu nahi dira, hala nola, rafting-a, piragua, hidrospeed-a eta kainoien jautsiera, beti ere naturarekin harremanean. Ingurumen hezkuntza hartzeaz gain, Nafarroako leku ezberdinetako gaztetxoen arteko elkarbizitza ere indartzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun