Orain dela hiru urte pilota elkarte baten beharra somatu eta sortu zen Erreka pilota elkartea. Hasieran, ez zuten Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartu, denboraldia hasia baitzen. 17 mutikorekin hasi ziren. Bigarren denboraldiak, Kirol Jolasetan parte hartu zuten eta Patxi Ordokik aipatu digunez, «gauza aunitz hobekiago joan zen». Kluba hobetzen joan zen eta lau terdiko txapelketan Xabier Altzugarai almandoztarrak bi urte onak izan zituen Uharteko txapelketan eta Elgetan. Ezker paretean ez ezik, joan den urtean trinketean ere aritu ziren Errekako pilotariak eta Borja Iturria azpitxapeldun izan zen kadete mailan eta binaka txapeldun izan ziren infantiletan Iker Bereau eta Ugutz Zelaieta. Iker Tainta lesakarra Logroñoko Cortijo txapelketan txapeldun izan zen. Denboraldi honetan, Nafarroako txapelketan sartu da Erreka bigarren mailan, bi talderekin. Biek finalerdia eskuratu zuten eta batek finala. Buruz buru Errekako Antton Aranburu oiartzuarra txapeldun izan zen. Honela, heldu den denboraldian lehen mailan arituko dira. Euskal Herriko ligan ere parte hartzen ari da aurten Errekako taldea. Gaur egun, 50 pilotari inguru biltzen ditu Errekak.